Andere Atalki-ri
Ezponda, Txomin
1
Hainbeste pertsu agertzen dauku gure kaseta Herria-k
Hola segituz izanen dira aste guziez berriak
Andere batek bere agurrak izan nauzki igorriak
Bide beretik eta bihotzez igortzen dazkot neuriak.
2
Pensatzen nuen: Ģemazte hunek pertsu emaiten badakiģ,
Nik etzaitudala ezagutzen aitortu behar dut klarki
Ez dakit zure deitura denetz, sinatzen duzun Atalki
Zure gogoko pentsamenduak ez tutzu erten apalki.
3
Hastapen hura zure pertsuek orroit-arazten bainaute
Ezin sinetsi jada pasatu zaikula hoinbeste urte
Geroztik gaitzitua zindela batere ez nuen uste
Bainan'kusten dut badaukazula memori eta bertute.
4
Salda egiten ikas zinezan pertsu batean erran-ta
Geroztik hartua omen duzu kozinertsa baten planta
Zuretzat hori atera nuen kontseilu bat inportanta
Ordukotz ere ona zinen zu, edo arras guti falta.
5
Ez naiz harritzen emazte on bat zutarik dela atera
Kozinerts ona, diozunaz-ta, pertsularia gainera
Bestek pentsatzen balinbadute zuk diozun gauza bera
Ez dira nahi zuten guziak helduak zure mailera.
6
Presidentaren bazkarirako koziner lana neretza
Hori gogotik egin nezake bat edo bestearentza
Arroltzeak maite omen ditu, hori ez da Ian bortitza
Orai beretik estimatzen dut zure gaurko konfidantza.
7
Egia erran emaztekien urtea daukagu aurten
Ohartua naiz gauza hori nola orroit-arazten daukuten
Emazteak ohoratze hori begi onez dut ikusten
Horietarik askok segurik rnerezituak zituzten.
8
Emaztekietan ere bada uste ez dugun klasea
Hau frogatzeko aski izan zaut zonbaiten ezagutzea
Gizonak bezenbat izan nahiz horiek duten gosea!
Lan hortarako urte bakarra ez daike aski luzea.
9
Hau ere Jainkoaren nahia izan zen egun batean
Emaztekiak eta gizonak eman zituen lurrean
Egin gintuen ibil gintezen bat bestearen aldean.
Guziek elgar malta dezagun, bizi gaitezen bakean.
10
Andereņoak, nik ez dautzuet egun ereranen adio
Zuekin betan hitz-egitea ez dutalakotz hastio
Badaukagula zuen beharra azkenean aitor nio
Pasa zazue urte goxo bat: beste aldi bat artio.