inprimatu
Zenbat...
Izenburua:
Zenbat...
Sinadura:
Ezkurra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ezkurra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
724.zk.
Orrialdea:
4

Zenbat...

 

Ezkurra

 

 1

 

 Aberri eder bati so egin dezagun:

 Begi amultsu batez ikus othoi, lagun!

 Eskual herria hor da, batto eta ehun.

 Zenbat den beharretan ezin asma egun

 

 2

 

 Zenbat aita et'ama, zenbat anaitasun;

 Zenbat lan, gogoeta, errumes, gauzadun,

 Zenbat erhokeria eta zuzentasun;

 Zenbat handikeria, denak 'ttipitasun...

 

 3

 

 Zenbat kantu ta nigar, guziz ixiltasun...

 Zenbat xori ihesi ohantzetik urrun:

 Zenbat Ģikus artinoģ ez ditugu entzun!

 Zenbat iratze-mendi, lur gorria nehun...

 

 4

 

 Zenbat herra, aihergo, nihor ez hobendun!

 Zenbat elhe gaitzikor, bakarretan legun!

 Zenbat begi lorios zenbat bihotz ilhun!

 Zenbat ama munduan bai eta amaizun!

 

 5

 

 Zenbat haurren arima, lore, garbitasun!

 Zenbat goiz oren goxoz othe gira zordun!

 Zenbat Eskual-herrian Axular, Etxahun?

 Zenbat arrotz jarririk osoki erdaldun!

 

 6

 

 Geroa nora doan ez zaiku ezagun:

 Zenbat hil eta bizi, pagano, fededun,

 Beharko othe dira bihar, etzi, egun?

 Zenbatizanen gira egoki Eskualdun?


inprimatu