1963-ko bozak
Ezkurra
1
Herri hunek omen du hainitz estakuru:
Hazpandarrek orobat ezin egin buru...
Beren harat-hunatak lur-lan eta larru,
Hachean ezartzeko iduri bi murru!
2
Bazterrak oraikoan beharko ichildu;
Haren erran-ekeia ezin da zabaldu:
Zeru ta ifernua zeraizko hobeldu.
Elhe-untziak berak agortu behar du.
3
Gizonen eskasean baiginen ahulak,
Nehork ez zuen uste, bain ginen ichilak,
Jalgiko zaizkigula baten orde milak,
Batzu bertzeak bezain iduriz biphilak.
4
Othoi itzal hortarik jalgi zaizte laster:
Soberekinarekin hautua ez da ber.
Jostatzekotan ere gehiago plazer.
Lauretan musak hobe, kasu zuen ttanttoer!
5
Soberakin horrentzat eskerrak Jaunari.
Herri baten bizia hortan da ageri.
Bertzalde direlarik batto pottikari
Ta bertzea mediku, nor ditake eri?
6
Batto luzea dugu bertzea zabala:
Luzea luze bezain othe den abila?
Zabala berriz themak chapeldun dabila.
Batek joko du gaina ta bertzeak zola.
7
Gauza horiek hola, hiru ta laugarren,
Bertze bi izen ere karrikan aditzen:
Buru handi koska bat amen eta omen;
Laugarrena... mediku: hoitarik eskas zen!
8
Gizon soberachkinak bazterrak bethetzen;
Denak gora joaitea ez omen da zuzen:
Zonbaitek behar dute ikasi eskatzen,
Eta bertze batzuek bidean gelditzen!
9
Gure osagarriaz denak griñatuak:
Laket dira guretzat holako mainuak;
Bozak jin arte huntan hunkituz eskuak;
Hoiek pasa orduko batzutan salduak!
10
Orhoit, adichkideak, gero dela bihar;
Atchik gogo onekin zenbeit erran zahar!
Guk boza eman-eta lana ere onhar,
Ez baita bera heldu zapet'edo belhar!
11
Hilak ikus balitza, erran lezokete:
«Batzu eta bertzeak nunbait koka zaizte;
Haurkeriak utzirik, huna lana haste;
Zuen buruak ahantz, bertzez griña zaizte.»
12
Hura zen, bai, gizona, Jainkoak egina,
Denen onetan bethi lanian ari zena;
Amodioz bihotza bethia zen harena:
Ber'bizia eman du, ontzeko denena.