Galdera bat
Izazpi
Gure herrian,
gure herri honetan,
gure herri zaharberri honetan
suak pizten dituztenei
galdera bat:
zer erreko du su horrek?
autoak egiten dituztenei
galdera bat:
nork erantsiko dio gurpila autoari?
haitzurrean ari direnei
galdera bat:
nork ereingo du hazia soroan?
Errekaia, gurpilak, hazia
behar ditugu
gure herrian,
gure herri honetan
gure herri zaharberri honetan.
|