Apaizen ezkontza
Izazpik
-1-
Orra nundikan, Olea maite,
bertso eder ta apaiñak,
kanpoz txukunak, baiña ideaz
ez dirade ain bikaiñak.
Sentimentuzko biotzarekin
bialtzen ditut ordaiñak,
Oi! zenbat kalte egin lezaken
ezjakiñaren mingaiñak!
-2-
Zuk Holandako notizi oiek
nun irakurri dituzu
Españiako izparringiak
engaiña ote zaitu zu?
Zer persegitzen duten «orrekin»
oraindik ez al daklzu?
gu «katoliko» asuntu ortan
Fariseok gaituzu.
-3-
Gauzak obeki jakitearren
jun gaitezen iturrira,
zuk esandako gauzik Holandan
ez da gertatu sikira.
Ikusirikan zaindari gabe
kristau artaldean jira,
apaiz ekontza eska dutenak
sekularrak izan dira.
-4-
Nik au esanda ez det pentsatzen
dotriña erakusterik,
baiña Holandan ez da pentsatu
Jainko-legea austerik.
Or ez dute nai derrigor iñor
ezkonduta ikusterik,
gizonarentzat ez da eskatzen
askatasuna besterik.
-5-
«Gorputzak ezin errenditurik»
ez dabiltza orren estu,
ta Jainkoaren graziak ere
indarrikan galdu eztu.
Pentsatu gabe gauza zuzenak
ez itzazu aldrebestu,
gauz zailla dala, baiña ezazu
gizona ainbat auzpeztu,
-6-
Umetxo bati amak ez dio
ematen sagar berdotxa,
erriari grazi egitearren
zuk agora eman: otxa.
Kristau jatorrai orrekin egin
diezu mesede motxa,
zure bertsoak izandu dira
txoro guzien paotxa!
-7-
Ezkontza ere izan bear du
nunbait gurutze astuna,
luma goxoak aurrean jarri
ta engañatzen gaituna.
Onartzeko da kontseju oiek
aurrez ematen dituna,
ta zergatikan «berak aukera
besterentzat nai ez duna?
-8-
Emakumien aurka nolatan
orren zitalki eraso?
zure etxean emaztek kulpak
izango ditu akaso.
Danak berdiñak ez diradela
kontuan eduki oso,
oiek esanda ez dezu zeure
andrea geiegi jaso.
-9-
Nik ez nuke nai iñolaz sartu
besteren bizimodura,
eroturikan ezkontzen dira
amaika zure modura!
Ezkondu gabe geldita ere
zeiñek du zure ardura?
mutiltzar asko jeitxita dabiltz
abere batzun gradura.
-10-
Gizon askori ezkondutzean
joaten zaiela laiñeza,
apaiz soltero oiek dutela
txit bizimodu erreza.
Ta zuk diozu penatu gabe
zeruratzea nekeza...
aizu zergatik ote da ordun
oiek sufritu nai eza?
-11-
Erri soillari kultura pixkat
ematen saia baziña,
seguru asko ez zan egongo
ain ezjakin da ariña.
Zuk intentzio onenarekin
egingo zendun, jakiña,
baiña danentzat zer mesedea
ixilik egon baziña.
-12-
Olea maite, irrixtada bat
edozeiñek izaten du,
baiña txixte ta jolasarekin
ez erririkan mantendu
Euskalerriak bere «maixuak»
emandakoa jaten du,
nun ote zegon bear bezela
tratatu izan bazendu?