Kontrapas (Heuskara / jalgi adi kanpora!...)
Etxepare, Beņat
Heuskara,
ialgi adi kanpora!
Garatzi'ko herria
benedika dadila;
Heuskarari eman dio
behar duyen thornuya.
Heuskara,
ialgi adi plazara!
Berze gendek uste zuten
ezin skriba zaiteyen;
orai dute porogatu
enganatu zirela.
Heuskara,
ialgi adi mundura!
Lengoagetan ohi inzan
estimatze gutitan;
-orai, aldiz, hik behar duk
ohoria orotan.
Heuskara,
habil mundu guzira!
Berzeak orok izan dira
bere goihen gradora;
orai hura iganen da
berze ororen gainera.
Heuskara!
Baskoak orok preziatzen
Heuskara ez iakin arren;
erok ikasiren dute
orai zer den heuskara.
Heuskara!
Orai dano egon bahiz
inprimitu bagerik,
hi engoitik ebiliren
mundu guzietarik.
Heuskara!
Ezein ere lengoagerik,
ez frantzesa ez berzerik,
orai ezta erideiten
heuskararen parerik.
Heuskara,
ialgi adi dantzara!
|