Garbizu lezotarra
Etxeberria, Patxi
Garbizu lezotarra,
Ereslari argi:
Euskalgintzan etzera
Ibilia nagi.
Zure anaia ere
Olerkitan garbi...
Zure begi biak gaur
Betirako itzali.
Urteak zuk oraintxe
Larogei ta zortzi:
Lurra agurtu bearra
Mugonez etorri.
Abestiz zuk bizitza
Alaitu askori...
Zure izenak iraungo
Euzkadi'n engoiti.
Ziņan lagun arteko
Ta erri maitale:
Zure alde dituzu
Zaarrak eta gazte.
Albokoak negarrez
Senar ta emazte...
Guztiek diotela
Agur, urrena arte.
Eguna bezain laister
Urteak amaitu:
Zabalik ataria
Andik nai det sartu.
Goibelaldi txatxuak
Betiko baztartu...
Biotz barrengo labe
Ez det nai banatu.
|