Ixildu dira kanpaiak!...
Agerre, Balendin
Ixildu dira kanpaiak!...
Goibel dagoz goizak.
Ixildu dira kanpaiak,
-kaden ingurua-.
Ixidu da ixiltasunaren
ixil erestsua!
Erosta dagi egoiak
piņudi baltzetan.
Biotzak atsekabetsu
aro apurtuan:
Arantzaz daukat gogoa
izketa ixillean.
Zegaiti izan zaitut, baiņa, ain maite!
(Biok izan Paul Deunaren zale...)
...Nire min au, osatuko ete?
Zeugaz ikasi neban
mundukeria arbuiatzen.
Barri-ona goznartuz
Jainko-zale bizi izaten.
Alkarregaz jai ta aste,
goiz eta arrats, neke ta poz:
Gure etxekotasuna
ez da etengo iņozko iņoz.
Zuk aldez gero, baso ta bidez,
guztia dakust, uts, atsekabez:
Begiak, malkoz, ezkotzen yatez...
Aita, anaia ta laguna
nitzat izan zara.
Arimak on-bideratzen,
beti, biotz berea:
Otoitz-lokarriz, il-arte,
bat izango gara.
Ixildu dira kanpaiak!
Goibel dagoz goizak.
Ixildu dira kanpaiak,
-izoztu da poza-:
Urrundu da maite genduan
goi-indardun abotsa!
|