Zortziurrena
Etxeberria, [P.]
1.
Goraltza.
Urteak larogeian,
Ementxe lepoan:
Gorapen dagizut, Iauna,
Azkeneko orduan.
Izan dizut siniste
Zure esku altsuan...
Ez det uste naizenik
Iñondik galduan.
Euskotarren itz labur
Urre gorri eder:
Izen aundi izan degu
Esan orri esker.
Geroztik sortu norbait
Ez dirudila ezer...
Ezin adiskidetu
Eskubi ta ezker.
2.
Ogena ta erorikoa.
Okerra datorkizu
Zirriztutik zearr:
Obe genduke balitz
Zulotxoa mear.
Orr gabiltza geroztik
Zizpuru ta negar...
Gure bizitzak luke
Bestelaxe bear.
Geron buruz bakarrik
Dagizkigu lanak.
Aginduak ba-dira
Goikoak emanak.
Laister aztu oi ditu
Gogo gabe danak...
Belarria bai gorra
Mirabe baldanak.
3.
Garbai ziña.
Zigorra ta zemaia
Berekin geroak:
Beldurrez ortxe dabiltz
Gaizto ta eroak.
Beti emen bizi nai
Ortatik malkoak...
Itxaroz daramaki
Eguna zintzoak.
Neronek egin ditut
Ainbeste txarkeri:
Ordain ez eskatuko
Iñola besteri.
Errukiz, arren, Aita!
Begiratu neri...
Txaloka ari nai nuke
Luzaroan beti.
4.
Zidor aldapatsu.
Agertu zaigu zaldun
Aurrelari ziña:
Ongitxo daki zer dan
Askoren eziña.
Bizitza det osorik
ARENTZAT egiña...
Damaigun arlo, ziur,
Izango ariña.
Lo; edan; ian; ibili
ZANTZO'k bezelaxe:
Berogarri-soñeko
ARETXEK añaxe.
Atzeraka asten dana
Kaiku lotxagabe...
Piztu dezadan beingoz
Biotzeko labe.
5.
Argi bizi.
Asi naiz gogoratzen
Argiaren txuri:
Artzai apalei zaie
Adarrez ixuri.
Belen'go estalpeak
Donoki dirudi...
Anditxek zer-ikasi
Etorriko guri.
Aita Goien degu, ta
Ez nindeke larri:
Semearen maitasun
Gurekin da sarri.
Gogo Deunaren deira
Erne nik belarri...
Lengo aldi aietan
Nintzan errukarri.
6.
Ekin gogoz.
Aspalditxo eraiki
Urtzirri etxea:
Askok zimurrez maite
Bakarrik legea.
Pitzakizunak dakar
Elkar ez artzea...
Zantzu gertatu zaigu
Mari'ren Semea.
Larogei t'emeretzi
Estalpe tikian:
Ez dan arek ematen
Miña biotzian.
Artzainak ongi daki
Ardiak zer diran...
Itzuli ez dan aren
UA abitu biran.
7.
Zamaren aundi.
Loa bart txit ariña,
Entzunik berria:
IESU'k guri esana
Gertatu egia.
«Gaiztoak nai dun arte
«Onaren bizia»...
Erroma'in il nai zuten
Doipuru maitia.
Garbi azaldu digu
Loiola'ko Iñaki'k:
Iasango Zendukela
Are ta asko oraindik.
Odol ttantto aski zan
Eskeiñi gugatik...
Egokigo gertatu
Guztia emanik.
8.
Zutik!
Arriya baztarturik
Goiz-goiz daiki zutik:
Amatxo antxe dezu
Zuri itz egin nairik.
Ta Mari Madalena
Negarrez urturik...
Ikasleak dabiltza
Erdi-zapuzturik.
Gizon uts izatetik
Zulo ez utziko:
Aitaren eskubian
Zaitugu betiko.
Gizadia engoitik
Zurekin biziko...
Txerren mausari gaizto
Espaz ibiliko.
|