Zoaz, uso!
Abalegi, P.
Ba-nizuke zer esan
Uso egalari:
Iņola ezin eutsi
Malkoen miņari.
Anaiak ditut antxe
Gudan beti ari...
Zoazkit aberrira
Beingoz gentzalari.
Zu ikustean poztuko
Aitona etxean:
Gaztetxoak oro bat
Sukalde xarrean.
Gaur guztiak dituzu
Zure bearrean...
Eramaiezu ezti
Egal apaņean.
Dakitena gutxi da!
Ludi bazterrean,
Ots txarrak entzuten nik
Gauean-goizean.
Luzaroan naukazu
Otoitz ixillean...
Mindunei lagundu nai
Beren naigabean.
Su goriak garbitzen
Era bat zierra:
Gorrotoak bereizten
Eskubi-ezkerra.
Zuk maitasunez, arren!
Itzali an erra...
Ibili ez dedintzat
Negarrez maisterra,
Usoņo! Entzuten zuk?
Eskuduna maister!
Gaņetik zematzalle
Oņonka betoker!
Orretara bizitza
Ezin izan eder...
Ez berandutu, maite!
Zoaz, arin, laister!
Alabatxo langille,
Gorri-gorri musu:
Igesi abituko
Ez ba'zoaz usu.
Ondoren aren billa
Auzo ta lengusu...
Iņortxok uste gabe
Baserriak ustu!
Zerana ba-dakite.
Oso aspalditik:
Urruti zabiltzala
Aien mugetatik.
Zotiņa mara-mara
Begi bietatik...
Olakoak ikusiz
Ezin egon zutik!!
Zoaz bai! Uso kutun!!
Ez luza geiago!
Bitez lengo mendiak
Musker alaiago.
Biztanleak engoitik
Zaituzte naiago...
Otoitzari ekingo
Neronek maizago!!
|