Zitori
Etxeberria, [P.]
1.
Urteak bete dittu,
Ta, Izaskun bai alai:
Amak ospa dizkio
Irudituz eztai.
Kezkik ez dunarentzat
Aundia txito jai...
Oraindikan geiago
Nexkatxak zuen nai.
2.
Auzokoak esaten:
"Ori, ama, ori!!!
Uste du alabatxo
Duela zitori.
Engoitikan gaxua,
Du etxeko txori...
Egan asiz, ez eman
Errurik iņori".
3.
Eizean or ibiltzen,
Mutil aberatsak.
Txintxin joaz, bildotsak
Bai-liran or, basak
Izaskun'ek ez izan
Oitura enasak...
Ederki ttu estaltzen
Lituzken akatsak
4.
Zazpi aizpa dira, ta
Izaskun laugarren:
Zaarragoak zainduko
Errex ez dan arren.
Esan gabe dakite
Txarrak zer lekarren...
Otoitz egiten dute,
Arren! Arren!! Arren!!!
5.
Amarentzat pokarri
Aur asko etxean:
Aize berriak asi
Bestela eskean.
"Nolaz aziko dittu
Guztiak sallean?...
Askotan ez dutela
Ezertxo maien!"
6.
Seadi aundientzat, gaur
Piztu da gudua:
Guraso askok, ortan
Autsiko burua.
Utsa ba'litz borroka
Pittinka sortua...
Ortzen erre digute
Zillar kopurua.
|