Zerbait...
Etxeberria, P.
Ogei urte dizkizut:
Ta, naiz ameslari
Illargian ibiltzen
Aitona eiztari.
Nai ba'lu laguntxoa
Erdi-olerkari...
Arin noakioke
Gazte ta lotsati.
Euskaldun!! Zer nai ukek
Ikusten zer geran?
Senide izan-ta ere
Etsaiki aukeran.
Auzi ttiki-ttikiak
Mendiak bai liran...
...Ezin egon zutik
Sukalde barnean.
Aspaldiko aitonak
Sena zuten salgai:
Aien esan garbira
Guztiak txit alai.
Muga estuak omen
Zabalak ez zelai...
Lagunekin izketan
Beti zintzo: BAI!
Oroitzak pillan datoz
Albiraka beti;
Begietan malkoa
Biotzean ezti.
Amalau sukaldean,
Ema ez amesti...
Aitarekin batean
Maiean exeri.
Sagarrondo txalakak
Goi-goian du ale:
Eskuz atxi nai nuke
Anaitxoa zale,
Ortzetan biok ura,
Ain gera erabe...
Gauean lo gaudela
Ontzak leramake.
Goizean oskorriak
Egoaize ekarri
Txalaka-azpian anai
Ikaraz txit larri.
Ama oska asi zaio...
-Nai al dek bazkari?
Eguna antxe darama;
Ba-du egonarri.
Gaueko ametsetan
Aize zakarrago:
Laņo beltzez illargi
Estalita dago.
Sorgiņak erratzean
Igo aleraņo...
Biaramun goizean
Bustiak eraso.
|