Urteberri
Etxebarri
Urte berri oraintxe,
Badet asmo berri:
Esna bear dedala
Bertan Euskalerri.
Ezpatadantzariak
Gorrizta du gerri...
Beldur naiz gerta dedin
Laister erdalerri.
Anaiei opa diet,
Bizikera ona:
Astandu gaiztoena
Maitatu gerona.
Zuzenean billatu
Denon zoriona...
Beti olaxe dabil
Euskaldun gizona.
Egun berriren ista,
Goietan zabaltzen:
Gure zidor txurian
Ez gerala galtzen.
Arerio zitalak
Besterik galdetzen...
Buruan argi gabe
Alperri nekatzen.
Bein artutako asmo,
Ez utzi atzera:
Orobat alegindu
Berritzen euskera.
Sendian besarkatu
Anai eta areba...
Gurasoei poz geitu
Goizetik gabera.
Zaar dala esan dute,
Guk degun izkera:
Ludian askok dute
Nai duten aukera.
Aldatu lezakete
Gure jarduera...
Ori ez guk egingo
Zintzoan ba'gera.
Illunpean ei dago,
Aurrekoen era:
Guk bear omen degu
Arroputz aurrera.
Eraman ziten IESU,
Zigor-oņazera...
Iarraituz ARI, gero,
Ioango piztera.
|