Urratsak
Abalegi, P.
I
Gaur illak ogeitabi,
Ain xuxen orrilla:
Elkarrean gu bildu
Alai gizapilla.
ERRI-URRATS degula
Aundi maratilla...
Euskaldunok betiko
Ausi dugu isilla.
II
Egunak piztu digu,
Sua biotzean:
Guztiok ginduzula,
Anaitasunean.
Iņor etzan betillun
Ez zorionean...
Etsaiak ikus beza
Jaietan zer geran.
III
Euskera parra-parra
Guztiok aoan:
Mauleon'darrak ere
Alegin osoan.
Zaarrak eta gazteak
Biotzak beroan...
Elkartzen gerta zaigu
Ederra beingoan.
IV
Irungo atakan zan,
Etsai asarretu:
Itxi nai zun atea,
Bere-kasa estu.
Gizatasun pittiņik
Ez zuen agertu...
Euskotarrok, alare,
Bekaiņa ez beztu.
V
Europa nai dutela,
Osatu, edertu:
Itzak eder-ederrak,
Egintzak ez leku.
Ezpaņetan zitori
Berela zimeldu...
Anaitzazko bizitza
Ezin asi dezu.
VI
Aintzirak bi egalez,
Gu guztiok artu:
Egunaldi aderra
Atsegin gertatu.
Pozaren alaitasun
Ez bein ere attu...
Lotsakizunik gabe
Eguna bukatu.
|