Olerkaritza
Abalegi
-1-
Itzak txoratzen gaitu
Gaiak ez ainbeste:
Urrutikoz nai degu
Ontzia bete.
Mendi-basoko garo
Epelegi maite,
Makilka ari gaituzu
Zuzentzen gizarte;
Ustel irten uste,
lilun begitarte,
Bai legor udate!
Zeri zabal ate?
Kezka gorritan dira
Zar eta gazte.
-2-
Sua nabaitzen askok
Biotzeko garrez:
Eresiak Adan
Euskal-indarrez.
Zelaiak ista biziz
Zitori-belarrez,
Etsai zitala alboan
Algara ta parrez;
Amatxi negarrez,
Ardo ez aparrez,
Ua alai bearrez,
Ortzi dago izarrez...
Gutxi gabiltza aberats
Urre-zillarrez
-3-
Beste iņon izan gabe
Ustez ba-det sena:
Garbi ez dakit zer dan
Itzen etena.
Alakoak nai luke
Deitzea errena,
Txastatzalleak oar
Berariz kemena;
Txarra da zedena,
Gaiztoa etena,
Ote-naiz kirtena,
Askok diotena?...
Ezaba naiko nuke
Enda-gerena.
-4-
Ondoren pestaburuz
Udalak ots-egin:
Oņen neurria artuko;
Ez oiu arin.
Auzoan zerbait degu
Ikasteko ezin.
Guk belarri nagusi
Ez lerroen berdin;
Izerditan ekin,
lardunak txanbelin,
Baztertuaz gedin,
Eskuz uki erkin...
Sendo zagun gizonki
Lagunen erkin.
-5-
Atzerriko erara
Zertarako erpai?
Ortatik datorkigu
Arazo-ezpai.
Arek ezetz ba'dio
Nik esan bear bai!
Aserre gera iradu
Senide ala anai;
Ezin ornitu mai,
Moteltzen degu yai.
Gutxitan gera alai,
Obeagoren zai...
Elkartzen geralarik
Soa ez ernai.
-6-
Geronak ausnartzeko
Usu atzeraka:
Emai onak arean
Gordin, banaka.
Ikastetxean sartuz
Norbait agiraka,
Aurrera gaitezentzat
Estugi ataka.
Umeak aztalka,
Gorrotoan bazka,
Gure aberaska,
Bareak lardaska...
Garaitza guk ez dugu
Arrai, gaņezka.
-7-
Maxiaketan omen
Azkarrak, mutillak:
Iņartxit garabizki
Ala gurpillak.
Landerrari ebatsi
Eskutik opillak,
Gezur zatarrez aiza
Txatxuen naspiliak;
Ausi maratillak,
Paska leiatillak.
Erausi zirtzillak!
Muņoetan illak...
Onatx labur esanik
Egi biphillak.
-8-
Otskide geiegiak
Egiz aspergarri:
Orri genion miņez
Aspaldi igarri.
Minguliņak dituzu
Tximenen egarri,
Latsetako arri;
Gabiltzan atzarri,
Bigundu eztarri,
Maitasun ekarri,
Zertaz gera larri?...
Musuko ezkel kendu
Pozez elkarri.
-9-
Euskalerria'k ba-du
Edertasun aski:
Mintzo txit berezia
Ezti ta garbi.
Olerkiz ari danak
Ongitxo bait-daki
Lotsa txoro baztertuz
Gaztetan ikasi;
Amarekin asi,
Ez izan nai basi,
Lagun anaiari,
Gero arrebari...
Pixkana buru zaio
Argitzen ari.
-10-
Aitor-semeak iguin
Gangartsuen erra:
Aukeratzen aientzat
Zirto-piperra.
Eizera doalarik
Ba-dakar eperra,
Begi ez ditu arek
Sortzetik okerra;
Goraipha ederra,
iraitzi ankerra,
Astandu mukerra,
Ukitu laisterra...
Liparrean erakuts
Giza-ginperra.
-11-
Entzumen dizut zorrotz
Auxen zoriona:
Bereizten adionez
Orko bonbona.
Ulertzen nik ederki
Bertsotan dagona,
Alakoxea nizun
Etxean aitona;
Atxikiz mugona,
Nork lana ondona!
Latz biaramona,
Sarrigi denona...
Lekunategi ez zan,
Ots!, Dekuona.
-12-
Buruenik nai dizut
Etxekoen lana:
Uaxe nik etsitzen
Bakan-bakana.
Biotz-ondoko bait-du
Goikoak emana,
Neurrian erabiltzen
Odolak esana.
Betor neregana,
Ebaki edana,
Obe erriko lana,
Len oitutzen zana...
Ai nork ar lezaidaken
Emengo danai!!!
|