Bost lore
Etxeberria'tar Pantzeska
Amonatxoa eta Aberriya
Loretxo zaizkit biurtu
Irudimenak goiz-argi antzo
Xoragarriro apaindu:
Gorriya oztin aldatu!!
Iņork azpiyan gauzkala!
Naiz itulian ta larraņian
Lo bakoitzian biyen muxuak
Laztantzen ditut poz-pozik:
Biotzak gaņez egiņik.
Beti pakian, alkar-maitiak
Suma ditut erritarrak:
Au zoriona! Lore bi auek
Ez ikusko iņork igarrak!!!
Dirauen arte lurtarrak!
***
Lengo sagarrak, orain arantza...
Ingurun ez det lizarrik:
Aspaldi ontan gorabera asko
Ikusi dizu Belabi'k...
Arekin ere bai ta nik!!
Ode gorriyak errukarriro
Ipiņi gaitu bestela:
Askotan uste norbaitek zizun
Emen erririk ez zala.
Oyek naukate bizirik.
Eun urte, baņa, ezer ez dira
Erri baten egunetan:
Bere izatea ezin galdu da
Aldi orren orduetan...
Naiz beti izan illunpetan!!!
Barruti eder mardul zabalan,
Goseti batzuk dabiltza:
Oyen sabelak gizendu dira
Gure asaben garitzan:
Orra gu nola gabiltzan!!
Anai bi ditut, atzo goizean
Gogor burrukan ikusi:
Zakur gaizto bi ote nituen
Ordun zitzaidan iduri...
Geroz ni beti bildurti!!!
Etxean gendun zori ederra
Igesi dabil aspaldi...
Bakar batzuek sumatu ditut
Geroztik sarri negarti.
Gutxitxo elkar-maitati!!!
AMAYA
Bost lore Yaunak dizkit
Noizpait erakutsi...
Ederrak ziralako
Nai nitun gartsuki.
Aspaldi tximel daude!
Nork ditu erruki?
Iya det etsi
Beti-betiko, .
Izango ote dan
Besterik...
Ludi kaxkarran
Ez da-ta agiri
Lilientzako
Lur onik...
Baņan Goi-Yaunak
Zelai bat ba-du
Bere esku indartsuz
Landurik:
Aruntza noan
Gaurdanik!!!