Lore zutitua
Etxebarria, Dora
Nire sustari guztiak zugandik dira alikatzen
zure abotsez naiz bazkatzen, zure begiradatik,
eta, zugandik bizi naizelako lilluraturik,
oldozten dezunagaitik, dezunagaitik mintzatzen.
Aragi minberatuaz eta gure ille zuriakin
ioango gara azkenean. Gure egi aundieren
garraldia, gero, aantzia izango da ilten naizen
une berean edo, zure il-zoriko arnasakin.
Lastoa, txortena, sustraia, lorea, igalia,
maitasunaren guna izan ziran, une bateren
barrunbean, guretzako zuana umaotu bizia.
Eguzki t'aizez, itzalge, ezetasun gabetua,
zure izate berberean naizelako bazkatzen
lore bat naiz ni, samin zorigaitzetan zutitua.