Iratxoa
Etxebarria, [P.]
I
Martin Bañez il zala,
Emazteak iakin:
Iradu biotzean,
Suaz zun iarakin.
Aramaio erreko,
Ango lagunekin,
Asperturik naukate
luzaro aspaldin.
II
Aiek ziran garaiak!!!
Oñatz ta Gamboa
Elkarrekin zutela
Aurrez iratxoa.
Batek bestearentzat
Erruz biraoa..
Bein bukatu orduko,
Berriz erasoa
III
Ortzea gogaituta,
Maitasun apur ez
Etsaitzakoa bete
Geiegizko iraiñez
Iri eta sendiak,
Oiñazez, odolez..
Iñortxo etzebillen
Ordun errimiñez
IV
Norbaiten esan zuriz,
zuten galdu buru:
Luzatu neurriz gora,
Euskotarren gudu;
Beiñola eusko-mendi
Beti gendun urtsu...
Itturritako mama
Bertantxe zan utsu.
V
Lanerako betik ez,
Uzta beti txarra
Aurtxo ttikiak malkoz
Seaskan negarra.
Bakarrik galtxagorrik
Seaskan negarra.
Itsasoak, gogorra,
Uraren aparra.
VI
Goigoiko zeruetan
Errukitu Ama:
Zuen arin zabaldu
Guretzat magala.
Baltzategi'n bazuten
Mutilla mazala...
Laister erakutsiko
zertan kendu zama.
|