Itziar'ko Andre Maria'ren goramenak
Etxaniz, Nemesio
Euskalerriko erregin zeran
Itziar'ko Ama maite
gure erriaren zotinak entzun
ta gutzaz erruki zaite.
Itziar'era, bidean goaz
gure Amaren galdezka,
gure biotzak maitasun garrez
ditugularik gaņezka.
Bidean gora ikusi degu
eliz maitea saieska,
Ama gozoak ari artu gaitu
guztiok irriparrezka.
Euskalerriko Erregin zeran...
Egunik -egun, gizaldietan,
Joan da urte- gurpilla
Jaunak ala nai, ta or dijoa
Erreten'go neskatilla.
Ene! Zerk nastu dio biotza?
Zerk lotu pauso ixilla?
Zeruko Ama agertu zaio!
ta an geldi da erdi-ella.
Euskalerriko Erregin zeran...
Elorri-sasiz dagoen txarak
eman du lore bikaiņa
ta ari begira, antxe daukagu
zoratzen nexka liraiņa:
Ni naiz -diotsa Ama Birgiņak-,
aingeruen Erregiņa,
eta ementxe ikus nai nuke
nere Eliza egiņa.
Euskalerriko Erregin zeran...
Nexkatxak ori entzun-ondoren
eztu beretzat betarik,
berri ederra auzo guzian
zabaldu digu bertatik.
An dira itziartarrak pozik.
Miraria ikusi nairik
zeruko Ama an dute Jesus
magalean dualarik.
Euskalerriko Erregin zeran...
Zabaleta'ko gain politean
ez ote egoki eliza?;
ala ustean, an asi dira
lanean erleen gisa;
baņa Zeruko Amak berago
nai du aterpe-keriza.
Ta Aingeruak goian jasoa
bera daramate aisa.
Euskalerriko Erregin zeran...
Iru alditan jasoa degu
gaur degun eliz berria;
eta bi aldiz ezagutu du
oņeztarrien okerra;
baņa berriro euskal-fedeak
zuzendu du ezbearra,
lur onetako gau illunean
izan dezagun izarra.
Euskalerriko Erregin zeran...
Onak lurrean dituzu, Ama;
baņa begiak uretan,
argatik gure mariņel onak
maite zaituzte benetan;
eta Itziar'ko eliz maitea
aurrez-aurre dutenetan,
txapela kendu ta asten zaizkio
itxasotik otoitzetan.
Euskalerriko Erregin zeran,..
Gure mariņel aipatuenak
itxasora juan aurrez,
zure eliz ontan aitortu eta
jaunartzen zuten biotzez;
ortxe Meza bat entzunaz zure
aldare-aurrean auzpez,
olatuekin burrukatzera
irten-oi-zeran kemenez.
Euskalerriko Erregin zeran...
Elkano berak mundu guzia
inguratu-ondorean,
eriotz-aurrez emanikako
azken-agiri itzalean,
berrogei dukat urretan utzi
zizkizun oroipenean,
Ainbesteraņo sartua zeunden
mariņelen biotzean.
Euskalerriko Erregin zeran...
Itxaso eta legorrekoak,
zure Kopradi barruan,
amaika eskeintz egin zizuten
urte askoren buruan;
ta Zuk ordaņez ainbat erruki
ixuri dezu inguruan
Arga'tik malko gozotan gaude
zure aldare-onduan.
Euskalerriko Erregin zeran...
Nola alargunak ala umezurtzak,
naiz erromes nekatuak,
elbarri, gaxo, itxas-uretan
il-zorian arkituak,
kartzeletako errukarri ta
pekatari damutuak,
zeņen ederki sendatzen ditun
gure Ama Itziar'kuak.
Euskalerriko Erregin zeran...
Mendi-gaņean agiri zauden
euskaldunon Ama xarra;
itxasoari argi egiņaz
zaitugun argi goitarra;
zaite lurrean gure biotzen
gordeleku ta indarra
ta zeruetan pakezko kaian
gure zorion bakarra.
Euskalerriko Erregin zeran...