Eguberri amesak
Erratzu
(Mendi-gaña elurrez zuri-zuri dago
kale-zokoan elur-maluta asi da.
Sukaldean auzoko atso guztiak jokorako
batu dira. Amak bere aur-matazatxoa
amesetan utzi du).
Elur zuria mara-mara mendi goyan
Elur zuria mara-mara gau guzian.
San Jose'k estalpetxo bat nai luke:
Andre Maria berekin doa atez-ate.
"Etxe onetan txokorik bai al dezute?"
"Toki guziak bete zaizkigu: zoazte".
Jose Santuak bere biotza, erdi bi:
Andre Maria'k begi biak malko-iturri.
Senar-emazte santuak mendi-aldera:
Aingeru onak arrituta aien begira.
Mendi-aldean aitzulo zar-irrikia:
Jainkoarentzat ¡ze nolako jauregia!
Askatxo bat du Jesus'ek bere seaska:
Asto ta idia, aldemenean arnaska.
..........................................................
Elur zuria mara-mara mendi goian
Elur zuria mara-mara gau guzian.
Ta Jesus onak seaskatzat arri otza
Oge bigunen zale geranok ¡au lotsa!