Maite detan newska gazte bati
Etxaluze
-1-
Lengo batean neskatx batekin
izketan kale ertzean
lenagotikan zerbait sartua
zegon nere biotzean
ura zan poza zu irriparrez
nere aurrean jartzean
sentipen ori ez da sortuko
mundu onetan sartzen.
-2-
Nik barrenean senti nuena
gaztetasunaren sua
zure arpegiak ematen zuen
eguzkiaren lengusua
ni agurtzean oiñ arinka zuk
gorputza zenduan jasua
zirudiela ego aizetan
jostatutzen dan usua.
-3-
Txoragarria zera arpegi
petxu, gerri eta ankaz
zu txertaturik egongo zera
nolabait zerutar kastaz
zure irudia ondo egiteko
gizonikan ez da kapaz
amak egiña izango zera
baiña Jaunaren laguntzaz.
-4-
Ezpain gorriak petxu biribil
ortz txuriak intzez busti
ille orixka begi urdiñak
brontzezko azal da guzti
markats batean nolatan bildu
liteken ainbeste ezti
mirari ori ezin sinistuz
gaizki bizi naiz gerozti.
-5-
Berdin gabea da zuk daukazun
brontzeatu kolorea
kasikan lurrik ikuitu gabe
ibillera dotorea:
maite zaituen batentzat neurtu
eziñezko balorea.
Amaika erlek pozik txastatu
nai zinduzkaten lorea.
-6-
Zuretzat berdin kalean izan
edo aldegin mendira
makinatxo bat zu bezelaxe
amets zorotan jun dira
eguzkipean ederragoak
eta obeak nun dira
antzekoren bat billatzekotan
pasatu bear lurbira.
-7-
Egunen baten sartzen bazera
eguzkiari begira
zure begiak egingo dute
arri bitxien dirdira
O! zenbat diru balio duten
diamanteak balira
zure begiak munduko urrez
ordaindu ez leizkenak dira.
-8-
Berdin da jantzi soiñeko txuri,
gorria edo urdiña:
zure soiñean mirarirentzat
izango dute egiña
etzera izango titulu asko
zugan izateko diña
baiñan neretzat ezbairik gabe
edertasunan erregiña.
-9-
Zenbat txoratu dituzun ia
edertasunan ederrez
beste guztiak poztutzearren
sarri zabiltz irri parrez
goibeldurikan noiz edo beinka
asiko zera negarrez
baiñan guztia egiten dezu
maitasunaren indarrez.
-10-
Izena ere ederra dezu
deitzen dizute Eztitxu
zure biotza maitasunean
beti daukazu eztitsu
nik egindako eskari ori
artzen badezu ain sutsu
ni izango naiz mundu onetan
egiazko zoriontsu.
-11-
Nik ondo dakit zure barrena
da maitasunez betea
gerta liteke maitasun ori
neretzat ez izatea
zuk pentsatuko baldin bazendu
neri ezetza ematea
lurrean bizi baiño naigo det
lurrak bizirik jatea.
-12-
Baiña erantzuna jasoko dizut
guzizko gizatasunez
erabakia artu beazu
egizko askatasunez
lendabiziko ondo aztertu
gero alperrik da egotea
erabakitako naigabez.