Maria Birjina santua
Etchegaray, Roger
«Maria Birjina Santua
Mendiko Hitzaldia onartzen
laguntzen gaituzu,
hainbeste ahotan erabiltzen
eta hain gutxi betetzen diren
Zoriontasunak,
uraren isuriaren kontra bait dira,
Oria hibaia Aizkorriko maldan gora
hasiko balitz bezela.
Maria Birjina Santua,
zuk laguntzen gaituzu,
Hitzaren Herria izaten,
Eukaristiaren Herria, mezuaren Herria
Zer balio du beti azkarrago joateak,
nora goazen ez badakigu?
Zer balio du beti gauza gehiago egiteak,
gero banatzen ez badakigu?
Zer balio die behartsuei aberasteak
eta aberatsei behartsu egiteak,
ez batzuk ez bestek ez badakite
Kristoren antzera bizitzen?
Maria Birjina Santua,
zure ezkuzabaltasuna erakusten diozu
diruak menderatutako munduari.
Zure garbitasuna eskaintzen diozu
isekaz irri egiten eta zikintzen duen munduari.
Zure samurtasuna aurrean jartzen diozu
gogorkerizko eta gorrotozko munduari.
Birjina Maria Santua,
egunoro Jainkoari «bai» esateko,
zure era sortu beharra izan duzu,
Egunoro, Jainkoa zure bizitzan
aurkitzen ikasi beharra izan duzu,
aurrez uste ez zenuen bezela.
Irakas iezaguzu,
inprimatu berria den orrialdea ez baina
egunoro zuria den orrialdea izaten,
bertan Jainkoaren Espirituak
gugan egiten dituen harrigarriak
biribildu ditzaro».