Deserturra.
1
Biziaren primaderan harmetara joaitea
Zorigaitz dorpheena zitzautan jasaitea
Desertatuz uste nuen hobeki izaitea;
Pentsamendu zoroa, hik egin naukan kaltea?
2
Buru-kolpe itsua, hik egun batzuen gatik
Sekulako zertako nauk galarazi herritik,
Aita ama haurrid'eta adichkiden artetik,
Gehiago othe naitek ikhusiren bizirik,
3
Gaizkirik den gutiena egin gabe nihouri,
Gaichtaginik handiena naizela dut iduri.
Zer malhurra, gehiago etzautala zilhegi,
Agur baten erraitea nere sor-lekhuari!
4
Nere baithan gozo onik orai ez da sekulan,
Bihotzeko har batekin izpiritua alhan,
Ametsetan ere bethi mugarrien ikharan,
Bethi beldur aintzinegi zangoa sar dezadan.
5
Gauaz eta egunaz dut begien aintzinean,
Sor-etchola nere hura larrain bichkar batean.
Bichtan bichtan hantche dago ithurri bat aldean,
Oh! nik nuen zoriona han bizi nintzenean!
6
Non zaituztet, mendi urdin, chirripa, ithurriak;
Nere behi, ahuntz eta ardi bizkar guziak,
Non lehengo nere bide, chingola iduriak.
Amets histu bat neretzat zaretenak guziak.
7
Besta egun herrikoan nere gazte lagunak,
Chirula Joz, badohatzi kantuz plazarat denak:
Gaur pilotari, bihar dantzan, hekier atseginak!
Ni, hetarik urrundua, zer nere bihotz minak!
8
Oh ezkila! hik neretzat lehenik jo huena,
Hik orobat joko bahu nere azken orena!
Hire itzalean nian bizirik urosena,
Aditzean mendi hetan hats-beherena.
9
Nere ama orai urrun kausitzen dut ni ganik;
Gehiago ez dut hemen haren begitarterik.
Nihor, ez adichkide bat nitaz artha duenik;
Nihor, nere oinazetan kontsolatzen nauenik.
10
Hemen jende arrotzetan ni hiltzen naizenean,
Bihotz minik gabe naute ezarriren lur-pean.
Nork daut gero, noiz edo noiz, orhoitzapen batean
Loretto bat pausaturen nere tomba gainean.
11
Bozkarioz bizitzera, ukaturik herria,
Desterratu bertze behin ez nindake abia.
Bai ondikotz! Kiratsa zait desterruko ogia;
Hemen ezin bertzean dut higaturen bizia!
12
Ur-chirripa ez da galtzen nihoiz bere ohetik,
Dz eta ere harroka, sarthua den menditik,
Hek bezala sor-lekhuaz amodio izanik,
Zuhur denak kanta beza bethi bere herritik.