Inozenten Amen Dolorearen gañean noela
Etcheberri, Juan de
Inozenten ama onak
Guztiz ziren arritu,
soldaduak zirenean
Betleena urbildu.
Izi-aldura etorri
Zitzaien biotzera,
Nigarra begira, eta
Ikara gorputzera.
¡O aurchoak (erran zuten)
Zuek bada ain sarri,
Galdu bear zaituztegu
Biotzen iragarri?
Madarika dadillala
Erodes tiranoa,
Zeñak anbat altaratzen
Baitu gure gozoa.
NOLA BATZUK AURREKIN IESI ABIATU ZIREN.
Batzuk abiatu ziren
Aurrekien iesi,
Laster ordean zituzten
Burreuek ardietsi.
Bereala beren armak
Ateratu zituzten,
Eta aurchoei leonak
Legez iauzi zitzaizten.
Besoak zedutzatela
Airean alchatuak,
Amek ekartzen zituzten
Aitziñera eskuak.
¡O burreu kruelak, andre
Nigartsuek diuste,
Gure aur gaisoek zuei
Zer egin darotzue?
Baldin utsik bada, dituk
Guztiak gure aldetik,
Eta ez ezagutzarik
Eztuten aurretatik.
Guri iguzkigutzue
Eriozko kolpeak,
Eta utz-bizirik gure
Jaio berri umeak.
Bañan argatik etziren
Batere gibelatu,
Aitzitik eskua zuten
Aurretara edatu.
Batak tira; bertzeak tira,
Ari ziren guduan;
Soldadua garaitzen da
Orduan azken buruan,
Bere arma sartzen dio
Kruelki gorputzean,
Eta aur gaisoa uzten
Edatua lurrean.
Zaurietatik zekion
Isurrika odola,
Iturrian ur garbia
Chorroetarik nola.
|