Utsunea
Etxeberri, [P.?]
1.
Gau luzeak, oraintxe,
irabazi dugu:
itzalean geienok
batzarrak ditugu.
Egunargiz arean,
aizez bete buru...
illunaren-illunez
ixar-aldiak ustu.
2.
Biaramun goizean,
eguzki ederra:
ezin astanduzkoa
sor zaigun alperra.
Erdi-lotan abittu,
betiko lanera...
nagusiak biali
arin gu etxera.
3.
Egin degun utsune,
etorkiñak bete:
gu esku-zuri eta
aiek begi erene.
Utsa añaxe ditugu
ondorengo eske...
launtxoak nai digute
esku-lana merke.
4.
Gizaldiak egiten
aurrerapen usu:
biarkoari eman
poz-pozik bi muxu.
Ondoren egonarri
sarritan laburtu...
amak, biotz biguña
negarrean urtu.
5.
Ez nukela gaur izan,
ezezti mokolo:
bai, ordea, esnatu,
askoren lo-zorro.
Bolarez izaten da
gaztedia zoro...
ariztian tsistuka
or dabila zoro.
6.
Bi begiak zabalik.
ba'giñake bizi:
garbiago litzake,
gurean iritzi.
Lo gutxiko gizonak
eskuratzen zitzi...
itz garbidun ezpaña,
argian ibili.
|