Bein
Etxeberri, [P.?]
1.
Etxean oraindikan,
Gaztetxo semea:
Gurasoentzat astun
Egunen nekea.
Goierrira joanik
An egin eskea...
Pozik etorriko zaie
Mutiko gaztea.
2.
Morroiak etxeari
Itzala ttikia:
Ez-ustez arkittuko
Askotan itxia.
Mendian ta basoan
Da lanez betia...
Agian, igandetan,
Atseden eztia.
3.
Zadibi'koa zan, ta
Monteju jalea:
Orain gutxigotan du
Besterik estea.
Orrelaxe maizik da
Artu dun jabea...
Motel gertatu zaio
Orain, bizitzea.
4.
Kukurrukuz gertatzen,
Goizez esnatzea:
Bertantxe bildu bear
Sei beien esnea.
Etxeko alaban
lagundu saltzea...
Arek adiraziko
Diola maitea.
5.
Ikus amak gerora,
Gertari berria;
Etzitzaion argittu
Batetxo begia.
Mutilla pozik dabil,
Kenduz izerdia...
Sinis zuen zukela
Beretzat etxia.
6.
Egunak etorri-ta,
Gudumutil doa:
Neskan laister izango
Begiak malkoa.
Iru urteko tartea,
Bai luzarokoa...
Biei oztuko zaie
Bein zuten gogoa.
|