"Pariseko Eskual-Etcheari"
Etxamendi, Manex
ERREPIKA:
Agur Bihotzetik,
Pariseko Euskal-Etche maithagarria!
Zure laudatzetik
Ez naiz ichilduko, Etche choragarria!
Borta alartzetik
Kantatzerat banoa gaur nere loria:
Oi, Euskual-Etchea,
Parerik gabea,
Atherbe - Maitea!
Gocho - Ohantzea,
Hoberik badea,
Zu «Garakochea»...!
1
Zonbait pertsuren bidez banoa kantari,
Agur bat erraiteko Euskal-Etcheari,
Hiri choko huntako Parabisuari,
Gure, denen, ihes - lekuari...
Hiria dela hiri,
Zoin den eder iduri,
Parisen Euskadi.
2
Nunbait bizi beharrez, bainintzan ethorri,
Laster ohartu ninzan Euskal-Etche horri.
Murru horailekilan ta leihoak gorri,
Hemen, ezen beste arth'izarri:
Kantu, dantza ta irri,
Musean jokolari,
Gazteak han ari...
3
Eusluzal-Etche maiteak badauzkan menaiak
Elgarretaratuak hor zazpi anaiak,
Gipuzko herri 'eta Alaba - Bizkaiak
Nola ahantz, Nafarroko - chaiak,
Chuberoko ideiak
Garaziko usaiak
Laphurtar bisarak!
4
Lanean gare alde, aste - egunetan:
Elgarren ikustea, plazer igandetan;
Euskat-Etcherat geroz, nor egon penetan,
«Orai nago, zer eginen dutan,
Ongi jostatzekotan,
Jauzi ta fandangotan»
Ai gira frangotan!
5
Plazer osorik ez da mundu huntan nehun
Bizia dorpheago, sort'herritik urrun.
Arthaldea eder da, artzain ona lagun.
Hala, gira, gu Parisen egun:
Gora, kanta dezagun,
Fermu eta fededun,
Gaudela Euskualdun!