Oto zahar bati
Etxamendi, Manex
1
Beti zerbait badugu, hauxe edo hura,
Nere otoarekin, mila arrangura.
Behin guk hasi saila dezagun burura,
Huna bospasei pertsu nik hire kontura.
2
Duela hamar urte hindutan erosi,
Eta geroztik hunat elgarrekin bizi.
Alta holakorikan ehuen merezi,
Bainan xahartu haiz ta beharko haut utzi.
3
Elgarren berri untsa guk bagindakian,
Usatuak ibiltzen zoin guhaun tokian,
Ni kantuz gain-aldean, hi orroz azpian,
Hamar une ditiau ereman bakian.
4
Bakarretan izan nuk juana hirekilan
Besta on egiterat, sos guti sakelan.
Gauerdi entzun-ta-re herriko ezkilan,
Mokokarik ez dautak peltsatu sekulan.
5
Behin batez bakarrik, orhoit nauk hargatik,
Ez gintukan hain ados, ez jakin zergatik.
Destenore zukeian, Jailkoak bazakik,
Beste batek gintikan jalgi errekatik.
6
Bainan segeretua beti atxiki duk,
Ez nildukan salduko ez hik deusetan truk.
Gure enganatzeko, ez eta-re debruik,
Axeri pare ona, seur, izalak gituk.
7
Orhoit hiza Arneitik heldu ginelarik,
Bien zorro haldiak ongi kargaturik?
Guarda txar hak etzikan hanbat espanturik,
Doi-doietarik bizi hantxe gelditurik!
8
Ele oto maitea, zonbat mixterio!
Lagunak lagunari eskermila dio.
Andre bat bildu nikan, ta haurra jin gio,
Familian uros lauk, hi haizen medio.
9
Separatzeak beti emaiten du pena,
Amodio sarkorra delakotz lehena.
Adios ene oto, maitetan maitena.
Gu bietarik zoil da gaur ote trixtena?