Gizon aberats baten semea
Etxamendi, Manex
1
Gizon aberats baten semeak aitari zion galdegin
Hogoi eta lau urte baditut bizi naizela zurekin
Atzo oneski solas egin dut dama gazteņo batekin
Dote on batez ni laguntzia zindukeia zuk atsegin.
2
Aita on harek erraiten dio: to bi miliun urretan
Hoitaz bertzalde izanen dituk hiru miliun lurretan
Bainan gauza bat erraiten daulat, semia, hire onetan.
Dirua gatik gizonak gizon izan behar dik obretan.
3
Ontasunean igeri baitzen etxeko seme bakarra
Espos laguntzat hautatu zuen nexka gazte bat beharra
Bainan ondikotz ahantzi zuten aitaren erran zuhurra.
Laster histu zen hekien zorte aberats eta ederra.
4
Urte bat gabe erraiten dio alabak bere amari
Zertako ote behatu naiz ni aberatsaren famari
Urusa nahiz esposatu niz dirudun handi Jaunari
Geroztik nigarra dut edari ta urrikia janari.
5
Amak: ŦZer uste dun dela haurra ezkontza hortan sartzea
Ala kaderan jarri eta han kantuz gitarra jotzia
Ez dakina hik arrosak ere baduela arrantzea
Estatu guzietan bakotxak badin bere kurutzia.
6
Biak penetan gertatu ziren jaun andre epos gazteak
Negu beltzaren iduriko han egunak eta asteak
Dirudun bainan gostu kiretsa bizitziaren hasteak
Diruak baino gehiago du beti balio bakeak.
7
Beren ait-amen kontseilu onez naizbait zirenian orhoitu
Gogoeta onak zinez eginik Jainkoa zuten dtoiztu.
Harek zituen zorigaitzetik zorionerat gidatu
Bizitze uros berri batean, orduan ziren finkatu.
8
Berentzat ala Jainkoarentzat xede onetan baziren
Elgarrekilan bihotz fidelez gauza orotan bat ziren
Ezkondu eta ez zuten uste zirela luzaz biziren
Espos maiteak, aingeru eder, ehun urtetan hil ziren.
Hor gertatuak emaiten dauku esenplu on bat guri hor
9
Jasaitekorik ez duenikan munduan ez baita nihor
Bat bertziaren' zorigaitzetan izan gitetzen jasankor.
Ongi eginen saristatzeko, Jainkoa ez da ahanzkor.