Familia saindua
Etxamendi, Manex
1
Jesus Maria Josephe familia saindua
Kristauen modeletako Jainkoak agindua
Zuri oihuz hersturetan hemen dago mundua
Jainko onak argi dezan gure adimendua.
2
Joseph ona familia horren buruzagia,
Zerutikan izan duzu Jainkoaren argia
Herodes hor zagoela guzia malezia
Jesus salbazaileari khendu nahiz bizia.
3
Joseph Zuk izan orduko gisa hortan berria
Zure ganat bildu tuzu Jesus eta Maria
Lanjerretik urruntzeko izan duzu chedia
Eta gau minean hartu o Desterruko bidia.
4
Familia miresgarri saindu eta leiala
Zu zaitugu lur huntako familien modela
Badakigu mundu huntan lanjer anhitz badela
Josep zuk beira gaitzazu Jesus haurra bezala.
5
Zuer dugu fidantziaz altchatzen gure botza
Zuekin bat egin zazu othoi gure bihotza
Lur huntan izan dezagun Jainkoaren gerriza
Gu guziak salba gaitzan bai eta re eliza.