Eliza
Etchamendy, Mańech
1
Egun nahi dauzute Eliza maitea
Zureganik urrundu bethikotz bakea:
Arimetan baituzu hedatzen Fedea;
Argitan erakusten zeruko bidea.
2
Etsaiak bereturik, zuhauren haurretan,
Zure kontra zauzkitzu altchatu harmetan:
Burdin barra, marteilu, aizkorak eskolan.
Zure borthak aurthikiz lurrerat pusketan.
3
Eta heien laidoen bihotza zaurthua
Boz hunkigarri batez Eliza saindua
Umilki deitzen duzu zure haur galdua
«Itzul hadi ni ganat; utz-ezak mundua!»
4
«Enetzat bertan biziz, zer huke saria?
«Eternitatearen pena latz-garria.
«Izaiten baduk hire hutsen urrikia
«Jinkoak eginen dik miserikordia».
5
Barkha othoi, Eliza, zure haur hoieri!
Zeran ez baitzakiten, ez, zer ziren ari.
Balakite zein zaren pertet eta garbi
Zure laidostatzera ez laizke atrebi.
6
Zure haur guzieri erakusten duzu
Oro behar girela zure ganat bildu
Bakhotcha gure hutsen aphaldu, umildu,
Bide hortaz bakezko estaturat heldu.
7
Nahi dugu zurekin atchikiz eskua,
Zure argiarekin, iragan mundua.
Eta hil ondokotzat zure lur-saindua
Izan dadila gure hezurren lekhua!
8
Horri batek lurrean Elizarik gabe,
Iduri du Ardiak artzainikan gabe
Ez balute berekin norbait begirale
Gizonen ontasunak laster gal-litazke.
9
Jesus Jauna, zerurat zu iganez geroz,
Zure ordain Eliza, hor dugunaz geroz:
Iguzu zur diogun kharrez, amodioz,
Orok, maitha dezagun gure bihotz osoz.