Amodioaz
Etxamendi, Manex
1
Mundu huntan nizala badut zombait urthe:
Lau hogoi eta biga abantchu tut bethe.
Biziko ote nizan ni beste hainbeste?
Jainko onak badaki, nik ez dut ez uste...
2
Nahiz demboran nizan askitto kurritu,
Ez dut zilhar ez urrez sakola joritu.
Aise bizitzeko niz heinian gelditu;
Aberats denak ere nekeak baditu...
3
Munduan izaiten da gerthakari frango.
Atsegin baino pena ainhitzez geiago:
Behatzen balinbada lur huntaz gorago,
Jesus imitatuz da jasaiten aiseago...
4
Bakotchak bere penak, nun nahi baditu,
Bainan lehenagore hanche dut aditu;
Ongi dabilanak du bonnuarra kausitu;
Gaizki ibiltzen denak beharko patitu.
5
Gertatzen badin bada, norbait herratsua,
Harek du bihotzetik kentzen deskantsua.
Jesus! zure bihotza hain duzu kartsua:
Gure baitan phitz zazu maitatzeko sua!
6
Aita eternala zuk daukuzu manatu,
Zu bebar zaitugula guziek maitatu,
Gure laguna ere berdin estimatu:
Zureak izaitekotz, hauk behar komplitu...
7
Munduari behatuz, zer dugu ikusten?
Arras deboilaturik oro ditu uzten:
Jesusen etsemplua ez bada segitzen,
Gizonen zoriona herrak du suntsitzen.
8
Guzien onetan da Justua ibiltzen;
Zikoitza aldiz bethi beretako biltzen;
Besten behar orduez ez da urrikaltzen...
Jesus Jauna guretzat amodioz hil zen.
9
Aditu izan dugu bethi orai arte;
Amodioak ere baditu bi pharte:
Gure lege sainduek erakusten dute
Behar da borondate bai eta berthute.
10
Amodio garbiak derama zerura;
Amodio lohiak aldiz ifernura.
Jesus zu imitatuz guk ere ardura,
Zuk othoi hel gaitzazu bakezko lekura.
11
Haur sorthu nintzan eta haur gelditzen nuzu:
Jesus, nizan guzia zurea nukezu;
Zerurat hel nadien zuk nahi baduzu,
Zure Ama maitea lagun emadazu. `
12
Zuri nago bihotzez, oi ama Birjina,
Hurbiltzen ari baitzaut, bai azken orena:
Zure oinetan nago, ahuspez emana,
Zurekin har nezazu, ene Ama ona.