Amen besta-kari
Etxamendi, Manex
1
Azken elhurrak johan mendietan gora
Nekaitzaren ondotik eder da denbora
Kantuz-artzea zeraut ethorri gogora
Hortakotz abian naiz amaren ondora.
2
Nola zirade bada, oi ama maitea
Dorphe kausitzen dut ba, urrun izaitea
Musu ezti bat zuri, gaur ez emaitea
Gauza borthitzagorik, munduan badea.
3
Mundu hau egina da, nik ez dakit nola
Dagon moldetik ezin kanbia nehola
Urrun gatikan, ama, gaitezen konsola
Fedez iduritzen zait, zurekin nagola.
4
Chori ttipia ahul doha ohantzetik
Hanbat gaichto harentzat bidean galtzetik
Itzul bedi kalira, noizean noizetik
Amak beiratuko du, gaizki ibiltzetik.
5
Chorigno horren pare nabila munduan
Ez baita arrarua, oraiko moduan
Gaicho amaz hoberik, bertzerik zer duan
Sosegu eztienak, amaren onduan.
6
Primaderan zoinen den ederra maiatza
Kanpoa dena lore, halaber bihotza
Nork dauka amarentzat, ephel edo hotza
Gogoetak eginik, errepara beza.
7
Paregabeak zaizte, eskual ama onak
Zuen haurtchoen partez, dener zorionak
Goraintzi ta agurrak, amultsu direnak
Urrundanikoak bethi hoberenak.
8
Munduko atsegabe eta atseginak
Guziak jasaiteko baitira eginak
Ama buru churiak, damatza adinak
Bethi saristatzen tu «zeruk' Erreginak».
9
Ama bat choragarri, goiz alba gorrian
Haurtcho bat duelarik bere bulharrian
Amaren beharretan, adin azkarrian
Ezin aski estima, ilhun nabarrian.
10
Agur eta ohore, oi ama maiteak
Amodio kartsuaz, zaiztenak betheak
Iragan ta munduko memento dorpheak
Jaunak zabalduren tu zeruko atheak.