"RIF"en ginelarik
Etxamendy, Jean
1
Alde batetik peñak, bertzetik erroizak
Holachetan ditugu, hemengo egoitzak.
Galegin-go dauzue gaur nere bihotzak,
Arthoski egiteko guretzat othoizak.
2
Marchoaren erdian jinak hunaraino
Sor-lekuen uzteaz, orhoit naiz oraino
Zorte hobe bat zela, segurki hor baino
Bainan ezin konsola, gu hemen gireno.
3
Tropaka baiginduzten bildu soldaduak.
Alde guzietarat, orai hedatuak
Oihan, mendi, zelhayak, bakarren lekuak
Denbora labur barne, tugu kurnituak.
4
Leku chorte batian, «Rif» deithu mendian
Postatu ginduzten gu, juan ilabethian:
Leku penosagorik ez daite mundian
Arras umachurch gaude oraiko moldian,
5
Ikusgarri dirare, hemengo mendiak.
Horietan gordiak, etsai famatiak:
Hitz-dauzuet, direla hok atrebitiak,
Ja frogatuak tugu hauien itatiak,
6
Hemen bizi girare etsaier hurbilik.
Prudent, begiak erne, ta arnas umilik:
Minzatu behar bada, solasta apalik.
Zeren haueik ez duten ez deusen acholik.
7
Plazerretarik urrun, egunak johan-jin,
Eskualdun bakarra naiz, Urrugnar batekin:
Penak partekatuz guk biek elgarrekin,
Soldado airosenak, bizi gare berdin...
8
«Garbizu Michel» zuri agur-ta-ohore!
Konportatzen baigare bi anayen pare...
Bihoiz fidel-ta-on bat segurki baizare,
Agian hola-hola, orai-ta-gerore!
9
Gure burhaso maitek hauche balakite,
Hoinbertze pensaketa in ez lezakete.
Nola anayeh elgar laguntzen baitute,
Harat-hunat orotan, igualsu girade.
10
Bihotza geyenenik derauku urratzen:
Egunak badoatzi, ez tugu kundatzen...
Zoin egun garen-ere ez gira orhoitzen!
Zeren iganderikan ez zaukun ethortzen..,
11
Zonbat eskualdun gazte hogoi-urthetatzen;
Zuen zorteaz hemen, gira gogotatzen...
Ez dauzuet gurea segur desiratzen,
Agian ez zaituzte Jaunak ahantziren!
12
Sor-lekuari buruz itzuliz pensuak,
Huntan akabatzen tut egungo persuak,
galdeginez deneri bi othoitz, karsuak.
Lagunt gitzan zeruko Ama amultsuak!