Etchaunek Hazparneko biltzarrean
Egun Hazparnerat jin dira/TITULU1>
Etxahun (Etchaun, Etchahoun, Etxaun)
1
Egun Hazparnerat jin dira
Eskual-herriko haurrik baliosenak
Gure hiru Probintzetako
Pilotari famatuenak.
Badira gazteak ta hariekin
Adinak baztertu dituenak
Orok batean egin beharrez
Familiarik gochoena,
Ahal oroz lagunt zazu, Ama,
Egun horiek hasi lana...
2
Nun zituztegu, Perkain, Otharre,
Larralde, Chilhar, Leonis, Chikito,
Ta zuenkin zonbat bertzerik,
itzali direnak bethikotz?
Ez da denbora labur bat baizik
Gure plazetan jokatzeko
Hariek egin obra ederra
Ez dugu ez ahantziko:
Izanez denak gogo bereko,
Ez da pilota galduko.
3
Batasun berri bat, gazteak,
Zuentzat egina heben bada egun:
Hortara jin zaitezte denak
Heben girateke lagun:
Elgarrekilan joko zaharra
Ahal oroz altcha dezagun
Ta kaskoin gutaz jelos direnak
Etcheki ditzagun urrun:
Atzo, bihar hala nola egun
Bego pilota Eskualdun!