Muslari xapeldunak
Etchamendy, Pedro Juan
1
Bederatzi ehun'ta laur hogoita bata
Ohoretan da aurten «Norte Ameriketa»
Jaunen jaunak izaiten errana're baita
Deklaratzera noha zer dagon sujeta.
(Errepika) Trala lalalala, eta.
2
Jokorik ederrena Mus'eko jokoa
Mundu guzian joko omen haundikoa
Xapeldun izaiteko erran gabekoa
Ez dela behar izan burutik flakoa.
3
Xino'ko klubakoak zoin gehiago hortan
Ageri zen behala etzirela dudan
Katzaka haundietan aizanik borrokan
Hek ziren hoberenak Norte-Amerikan.
4
Beste Nazionetan ere xapeldunak
Muslariak zituzten beren hoberenak
Jakiteko nor ziren denen jaunen jaunak
Mexiko'ko hirirat bildu dira denak.
5
Muslari Hoberenak airekoz joanik
Bazterrak han serio ikusi ditut nik
Aste osoa hantxet bentxidan aizanik
Deneri nagusitu Peio ta Dominik.
6
Norte-Amerika da ohoretan aurten
Zeren xapeldungoa irabazi duten
Nahiz xapeldunek hau gorderik daukaten
Zilarrez kargaturik kusi ditut jiten.
7
Bazter orotan ziren musean aizanak
Xapel hori burian hartu nai zutenak
Bi jeun Chino'rat lehen Izpuratik jinak
Orai mundu guziko dira xapeldunak.
8
Muslari xapeldunak ohora ditzagun
Horiek bezain onik zeren ez den nihun
Gauza hau ikus eta uros naiz ni egun
Euskaldunak daudela orotan Euskaldun.