Dirua eta sosa
Etchamendy, Pedro Juan
1
Huna zertaz dauketan egungo solasa,
batzuek deitzen dirue ta bertzek sosa.
Munduan bizitzeko gauza baliosa,
tzarra baduela're erran daike aisa;
etzaiztela lotsa,
nik eman abisa
ez da lanjerosa,
esplikatuko dut ahal bezein ontsa.
2
Diruak hauxe dauka bere katixima,
bizia egiten oro gaiten berma;
gizonak ezarria sosaren sistima,
gauza beharra dela dezagun estima;
duena lastima,
galtzera derama
hanixko arima,
Satanek hori du ihiziko harma.
3
Dirua egin daike aunitz gisetara
bainan bide nagusiak biga dira;
zuzenki ta oneski ibiltzen bagira,
geroaren beldurrez ez egon ikara;
batetik bestera
behar den tokira
gauzak jiten dira,
guk kusi gabe dago Jainkoa begira.
4
Ezkerreko bidian Satan buruzagi,
buruan har dezagun ez da goizegi;
zuzenian iteko aunitz jende nagi
bagirela munduan badaki bai ongi,
zertan den ibilki
Satanek badaki
erraiten abilki
diruz aseko haut haugi hunat haugi.
5
Diruaren sudurra afera guzietan,
sartzen de bai ere amodiokotan;
Amodiotan ziren Maria ta Petan,
neskarikan hain maite ez omen du izan
Ezkondu betbetan
Bizentarekilan
ta berak daut erran.
ez nian maite bainan aberatsa zukan.
6
Irabaz eta gasta behar den lekian,
dirua balios bere izarian;
diruaz kestione heldu zatzunian
atxik konzienzia bide zuzenian,
Satan ingurian
dabila airian
atxiki burian
Jainkoak bar gaitzan azken orenian.