Agur diotsuet heuren burua
Espriu, Salvador
Agur diotsuet heuren burua
engainatu nahian uholde barruan
daudela uste dutenei. Jadanik
hartuak dira loreak eta baretu
egiten dira oroimenak, begiradak,
hegoak eta nire itsaso osoa.
Gaueko haize mantsoak, iturri
diztira eta suaren abots izkutuak
hartzen ditu. Nik maite ditudan
arbola leialen isiltasun zintzoan
barne, dena ahanztera noa,
amodioak, belauntziak, pairamena,
azken pausuen aztarnak
atzean utziz.