Uztaragile eza
Errikotxia
Ez zirenak badira, bazirenak nekez
aurrea artu diete, nahi eta nahiez;
haizea lagungarri gerta a'i zaienez,
aurkitzen duen guztia, aurretik e'amanez
eguraldiak hemen, aldatzen dira errez.
Tratotan ibiliak, poltsikok hutsirik
honuntz etorri dira deus gabe Madrildik.
sesioan hasiak handik eta hemendik
beren ahuleziaz ezin jabeturik,
lan azkarretan denak jarko nituzke nik.
Deman idiak dituzte ongi parekatzen,
uztarri batez indarrak sendo orekatzen
harria bultzaturik helburua lortzen
marka harrigarriak baitira betetzen
akuilaria akuiluz baita baliatzen
Idiak herria ta, harria helburutzat
akuilaria nor den garbi dagonetzat
uztargileak behar ditugu idientzat
ez eta alderantziz, ez eta inorentzat
horrela marka onak, euskalerriarentzat
Markak ongi neurtuz, tratua egin behar
bestela gertatzen da, makin bat ezbehar
pero ez baitu balio, egiteak negar
edota paltsokeriz Madril aldean far
ez duenari emanez, dagoen lekutik har.
Zehat mehatz guzia bat hemen agertuko;
"Euskara inoiz hemen ez dugu galduko";
gaztelania lehena, euskara geroko
egun egin beharrekoa ez utzi biharko
elebitasunak hartu gaitu mendeko.
"Abertzalea naiz" bainan euskara ez jakin,
hizkuntzaren geroa euskadirentzat min;
Espainolari bai ta Frantzesari berdin
nahiz eta aldeko komunikatu k egin.
senatu eta kongresuan ezin hitzegin.
Hau arazo larria, gurea benetan;
ikastolara haurra euskara ikas dezan.
Gurasoak normalki erdara batuetan
mintzatzen gara erraz leku guztietan
erdal hizkuntzak goraka euskara kaltetan.