Gurutze-ondoan
Errenteri, Erramun
Ama zegon negartua,
Gurutz-oņan iltzatua
Semia zagonian.
Beraren gogo gaixua
Gaitz-naigabez illundua
Ezpatak zaurtu zuan.
Oi zein illun, zein atsege
Izan zan orduan Seme
Bakarraren Ama ura!
Minduna zan Ama Miren
Ikustian Semiaren
Ainbat neka ta aidura.
¨Adiaka nor ez dari
Beiratu-ta Ama onari
Ainbesteko miņakin?
¨Nor ez dago gogoilluna
Ikusita Ama kuttuna
Intziriz Semeakin?
Bere umien gaitzagatik
Lekus Josu'oņazturik
Eta zigorpetua.
Lekus Seme maite uraxe
Alaz iltzen, utzi arte
Azkenikan gogua.
Iya, Amatxo, sendo-indarraz
Emaidazu miņa, adiaz
Egoteko zurekin.
Jo su nere biotzari
Kristo maite ta pozgarri
Beretzat izan nadin.
|