Otsoa eta zakurra
Adema, Gratien (Zalduby)
1
Mundu huntako berri berak nahiz jakin,
Otsoa oihanetik athera zen behin:
Herri haundi baterat hurbiltzearekin,
Buruz buru egin zen zakur gaitz batekin.
2
Otsoa zakurrari nabiko zen lotu:
Gaitzegi baitzitzaion, ez zen menturatu.
Zakurra bera ere beharrik zen prestu:
Prestuaren indarrak badu errespetu.
3
Otsoa mehar bezain zakurra lodi zen.
Otsoak erran zion: «Nolaz haiz hain gizen?
«Irakuts diezadak zertaz bizi haizen:
«Bainan ez eni erran egiarik baizen!»
4
- «Jende aberatsekin bizi nauk aspaldi;
«Egun guziz asea diat hirur aldi:
«Kozinertsarekin nauk adixkhde haundi:
«Hark emanik badiat jan ahal haragi!»
5
Ezpaineri milikaz dago ja otsoa:
- «Ah nik ere baneza, hik dukan gozoa
«Bainan gero zer lan duk, gero norat hoa?
«Nik bezala othe duk gozatzen kanpoa?
6
- «Hautemaiten badiat hurbiltzen ohoinik,
«Eskale, makiladun, txarki bezti denik,
«Saingaz hasten nuk eta haizatzen tiat nik.
«Ez diat hori baizik hanbat bertze lanik!»
7
Otsoa irriz zaio hasten zakurrari:
«Errak, zer duk lepoan uhal eder hori?»
Zakurrak errepostu: «Ez erran nihori:
«Hunen esteka hautsiz nauk hunat ethorri!»
8
- «Ez nauk ez ni estekan nihork atxikitzen.
«Nausirik ez jaberik ez diat ni baizen.
«Hire bizi-moduak ez nauk tirriatzen:
«Adios, oihanerat berriz nauk itzultzen!»
9
Libertatea zer den otsoak badaki.
Gutartean hainitzek ez dakite aski.
Libertate zuzena zer den berezikh
Eta hura zoin oso behar den atxiki.