Irteten ari naiz
Eroski
Bilbon.
Euskal Herriko hiri nagusian,
erabat gazteleratu den hiri handi honetan,
kalean zehar gorantz noa
Aldamenean jendea ugari.
ezezagunak noski
Begiak eta burua garai daramatzat,
ez harrokeriaz,
jendearekin topo ez egiteko baizik;
esku bata poltsan,
bestea,
txorien hegoak bezala,
haizearekin burrukan:
mila zereginetan,
mila gauzatan.
zerean pentsatzen
Jende mordoa geldi, argi gorri baten aurrean;
neronek ere itxaron beharra,
horlegia noiz agertuko zain.
Une llabur hau
aprobetxatzen dut,
burua makurturik,
beherantz, lurrera begiratzeko;
ez aldameneko neskatilari
bere izter liluragarriak
kontenplatzeko bakarrik,
bai eta neure pentsamendua
pixka bat sakontzeko ere.
Behilegia,
berehalaxe horlegia;
azkar mugitzen gara guztiok,
bakoitzak bere zereginak izanen baititu.
Baina, honela,
adiskide batekin topo egiten dut.
Lehen agurra ondoren,
galderak,
erantzun iluneko galderak.
Zer ikasten ari haiz?
Medizina?
Zertarako osagile,
gure gaitza ez baita sendakizun?
Hizkuntzak?
Zertarako, ezin bagara mintzatu?
Abokatu?
Zertarako, ezin baitugu inor defendatu?
Euskaldun bako Euskal Herri honetan,
euskara bako Euskal Herri honetan,
euskal bako Herri honetan...
Herria,
nork hil nahi zaitu?
Neronek!
Baina
anaia bat bidean erortzen bazaik,
lepoan har eta segi aurrera.