Axari ta erbiaren alkar izketa
Ernaizu
Axariak
Zer diok aspaldin,
Nere erbi maitea;
¿Zenbat baratzetan,
Sartu aiz azak jalea?
Majiña bat jauntxori,
Ematen diek kaltea;
Azkar ikusten dek ik,
Lazotako dagon katea.
Erbiak
Oso ongi nebillek axari,
esan bear diat egia;
Ta ik olloak arrapatzeko,
¿Ona al daukak begia?
Naiz izan ikullua,
Ala izan baltegia;
Zintzo zaintzen diek ik
Gabetan ollotegia.
Axariak
Aza ederrak zeuzkak,
"Ernaizu"k baratzan;
Askotan ikusten aut,
An abillela dantzan;
Majiña bat aza goxo,
Sartzen duk ire pantzan
¿Noiz ikusi bear aut
Pixti onaren antzan?
Erbiak
Ago ixigik mesedez,
Axari biurri ta malzurre;
Askotan sarta duk ik,
Apeztegiko bordan sudurre;
Ta ango ollo uriñakin,
Igurtzi ire muturre;
¿Noiz ezagutu dek ik,
Jainkoaren bildurre?
Axariak
Ort ez duk erbi txoroa,
Itz egiteko kemena;
Apeztegiko bordan sartzeko,
Badiat nik baimena;
Nagust jauna berak,
Neri gogo onez emana;
Damutu bear zaik ongi,
Itz ori neri esana.
Erbiak
Ik ere bada, axari prexkue,
Betiko jajkijn bezak:
Bear den baimenarekin,
Jaten dituela nik azak;
Ongi jajkjin da gero,
Esan bear die gauzak;
Bestela ere biziyan,
Sarritan damutuko zak.
Onda ari zirala,
Bordatik atera nitzen;
¿Zer ari zerate berritxuok,
Orrenbeste gezur esaten?
Nere gauzak arrapatzeko,
Ez det baimenik ematen;
Ta aldera egin zuten andik,
Biek tximixtak artzen.
Gertaera ontatik irakurle,
Beriala dezu ulertu;
Besterena arrapatzeko,
Asko daudela gertu;
Baño beren maltzurkeria,
¿Iñoren aurrean agertu?
Nayago dute bere artan,
zapoa bezala lertu.
|