Apeztegiko Bordatik
Ernaizu
"Ernaizu" bordariari,
Opa dizkiogu zorionak;
Berak ematen daizkigu,
Guri albiste onak;
Orain ekarri daizkigu,
Donosti'tik orejonak;
Ela lamiñeroentzat,
Berebiziko turronak.
Bai nere adiskideak,
San Tomassetan nitzan Donostin;
Gauza ederrak ikusten,
Poxpoliñen lantokin;
Zein txoraturik nagon,
Ango euskal ikastolakin;
Nola zueri adierazi,
Nik iñola ere ez jakin.
Txalogarria da egiaz,
Ango nexka-mutillen jakintza;
Gure euskera maitean,
Ederki dira mintza;
Beren irakasle zintzoari,
Beti betiko aintza;
Artu bezate gogo onez
Zorionezko eskeintza.
Nere Bordako adiskideak
Antxe zaizkit gogoratu;
Kolazio pixka bat zueri,
Ekartzea naiz eratu;
Baño gauza asko eskatzen,
Ez alferrik nekatu;
Oskorentzat berak nai dun
Ez diteke aiza aukeratu.
Basurdea ta azkonarra,
Mintzatu dira lenbizi;
Berorrek badaki ongi,
Gu nola geran bizi;
Zituak jaten ditugu,
Bere ezur da guzi;
Pasak eta orejonak,
Guri bear dizkigu utzi.
Basakatu ta axari,
Katagorri ta ipurtatx;
Gure iritzia garbi,
Esango degu orratx;
Gure gogokoa da,
"El turron de girlatx";
Ortatik jango degu,
Naiz utzi agoa latx.
Erbi txapeldunak dio, jauna,
Nik ditut ortzak beratzak;
Orgatik jaten ditut,
Berorren baratzan azak:
"Turron de Jijonatik",
Berexi beza neretzat:
Berdin berorrez baditu.
Goxa-mixkak denantzat.
Onela irakurle denari,
Eman nien zati bana;
Eta etzitzayen damutu,
Neri zorionak emana;
Ta ori da nere iritzian,
Beti egin bear dana;
Nai badegu langilleak,
Gogoz egitea lana;
Aurrena eman bear zaye,
Berari naiko jana.
|