Apeztegiko Bordatik
Ernaizu
Nere bordako ataritik,
Jarri nitzan begira;
Eguzki alaigarria, 1
Irten dan alderdira;
Bere dardai atsegiņak,
Txutxen sartzen dira;
Borda aurreko elorrian,
Dagon xoxo kabira.
Xoxokumeak pozez,
Txioka dira asi;
Deitzen amatxori,
Nai dutelako ikusi;
Ontan eldu dira,
Bi mutiko nasi;
Ta beriala kabia,
Bertan dute ausi.
Utzi dute ama gaxoa,
samintasunez betea;
Eriosuar kabitik,
Bear izandu atea;
Zijoanean umetxoari,
Pozez jana ematea;
Ume oyen biurkeria,
Ez da erraz esatea.
Gertaera miņ onekin,
Jarri naiz oldozten;
Euzkadin seme nazi asko,
Dirala arkitzen;
Amaren dei maitekorra,
Berak entzun arren;
Abots maite ori,
Ez dutenak ulertzen.
Euzkadi ama maitea,
Ikusten dute negarrez;
Ta bere aurkariakin,
Jolasten dira irri-parrez;
Egiazko seme zintzoak,
Batu gaitezen ziņez;
Amaren negar malkoak,
Igortzeko zapi biguņez.
Ez gure Ama maitea,
Ez negarrik egin;
Zure seme zintzoak,
Gertu gaude zurekin;
Denok baturik lanari,
Gogoz diogu ekin;
Guda bizian ibiltzeko,
Zure etsai gogorrakin.
|