Apeztegiko Bordatik
Ernaizu
Lore txorta politak,
Dira biotz alaigarri;
Ortaz Goiko Jaunak,
Zitun guretzat jarri:
Neri binzet gustatzen,
Zaizkit izugarri:
Ta nere Elizan jartzeko,
Gertu dauzkat sarri.
Ederki ematen dute,
Etxe balkoi ta leyotan;
Berari begira egon naiz,
Txoraturik askotan;
Egillearen Altasuna,
Agiri dute margotan;
Errikarria da gizona,
Oldozten ez duna gaur otan.
Loreto txikienak ere,
Garbi digu agertzen;
Ludiko gizon arroa.
Alperrik dela aunditzen;
Loretxo baten margoa,
Asten bada ipintzen;
Bere jakinduri guzia,
Ezertan ez da gelditzen.
Loreak agertzen dituzte,
Margo asko ta piņak;
Agirian dagon bezela,
Ez dira denak berdiņak;
Gorriak, txuriak, moreak,
Beltxak, oriak eta urdiņak;
Bakoitzak naitunak autatzea,
Egin bitza alegiņak;
Gorria, txuria ta berdia,
Zaizkit neri atsegiņak;
Auek daramazkielako,
Euskal-erriko ikurriņak.
|