Apeztegiko Bordatik
Ernaizu
Irakurri nun ARGIA'n
Egin zidaten deya;
Ni nun bizi naizen,
Daukazun jakin-naya;
Etxarri-Larraun'en bada,
Bizi da zure anaya;
Erri txit polita,
Eta toki alaya.
Nere zuzenbidea,
Ona garbi jarri;
Orain badakizu,
Nai badezu etorri;
Agur, bada adibide,
Erauskin Errotari;
Zu ikustea izango da,
Neretzat pozgarri.
|