Apeztegiko Bordatik
Ernaizu
Ikusmentxo bat egin diet,
Pixtiari mendin,
Guztiz alai utzi ditut,
Oraingo aldin;
Jakin nayean zeudelako,
Joan dan aspaldin;
Zer gertatzen ote dan,
Gure Euzkadi'n
Jakin dutenean,
Bilbo'ko edertasuna;
Ez da erraz esatekoa
Ayen alaitasuna
Agertu dute ederki
Beren abertzaletasuna
Euzkotarrari opa diela
Ederra osasuna.
|