Oi Lasalha, haurren apostulua
Adema, Ch.
Oi Lasalha, haurren apostulua,
Yende chehearen ongile saindua,
Hain lorios orai zerurat altchatua;
Izan zaite laudatua.
1
Bai mundu guziak, zu Joanes Lasalha
Dohatsu herronkan ohora zaitzala.
Zerurat sainduki, gu ere bai, ochala!
Hel'baginte oro zu bezala.
2
Lasalha zen sortzez Frantzia behereko
Arbasoz hargatik ez hungo bereko.
Agerietarik da uste izaiteko,
Hek zirela Ziboze Salhako.
3
Haurrean aingeru, gaztean miragarri.
Oro beha zauden Joanes Lasallari.
Aberats iznik, deusik gabe zen jarri
Barraiatuz jende beharrari.
4
Jakitatez handi, aphezturik hasi zen
Bere eskolarat haur gazteen biltzen,
Gero bazabilan nekhatzale argitzen;
Bekhatutik gazten begiratzen.
5
Egun oroz bethi nekhatua lanean.
Ore n luzez zagon grabaz othoitzean.
Urthe gehiena zeraman barurean
Bizi gogor, gozorik gabean.
6
Lasalha bai dena bihotz, eta berthute,
Etsai hainitz gabe halere ez daite.
Laidoz, bidegabez, gaizki ibiltzen dute.
Gaichtagin hek berdin ditu maite.
7
Joanes Lasalha. oi Dohatsu maitea,
Othoi lagun zazu Eskualdun jendea:
Azkar egon dadin gure baithan Fedea
Aspaldiko gure ohorea.