"Aberri" jatorrari
Ernaizu
"Txiki-Alai" ospatsuak
Eman daizkit berriak;
Zure omenaldiko,
Gertakizun pozgarriak.
Pozturik agian,
Idazle guztiak;
Zure aldamenian,
Zar eta gaztiak;
Zorionak dizkizute,
Opa ta eman ugari;
Bear dan bezela,
Idazle jatorrari.
Onela dute garbi,
Aditzera eman;
Idazle zintzoak,
Zer egin bear duan.
Baña gauza bat egitan,
Ez det ondo artzen;
Zu aitatuz sarritan,
Mutil-zar dute jartzen.
Gotzon zerala,
Ez dira oartzen;
Bada Gotzonak,
Ez dira zartzen.
Alaitasunez det artu,
Zure opari berexia;
Areitz adar orridun,
Ta bere ezkur gaxia.
Gernika'ko zugaitz
¡Ote! maitearena?
Au litzake poxa
Ene biotzarena.
Nere soroan bear ditut,
Ereiñ bi areitz aziak;
Ta laztandu egiñ arte,
Zugaitz lodi ta luziak.
Beren adarpean,
Maitasun biziak
Batuko gaitu,
Napartar guziak.
Bukatzeko oar bat,
Bear dizut jarri:
Aralarko ibilladia,
Badakizu dela sarri;
Itzultzerakoan,
Ez ibilli larri
Zu onetsitzeko,
Emen dago Etxarri;
Bertan gelditzeko
Gertu etorri.
|